Hizkuntza
Aurkitu gaitzazu:
Berango

Etxebarri Bizigunea

ITSASOTIK HURBIL DAGOEN INGURUNE BERDEA

Abangoardiaren eta forma organikoen diseinu zainduaren sustapen hori estrategikoki kokatuta dago, eta aire zabalean gozatzeko aukera asko eskaintzen ditu. Sustapen honetako etxebizitza bakoitzak terraza handiak ditu, eta jabeei erosotasuna eta erraztasunak emateko diseinatu da.

Laburbilduz, diseinu abangoardista, espazio irekietara eta milaka esperientzia bizitzeko, auzokide askok dagoeneko gozatzen dituztenak.

Ezaugarri nagusiak

Garaje itxita
Horma-armairuak
Pertsonalizazioa
Sukalde hornituak
Bidegorri
Fitness espazioa
Gimnasio
Zona berdea

Zure etxea, zure ametsak, zure beharrak.

Zure etxebizitza erosteko egin beharreko urrats guztietan lagundu nahi dizugu, baita ilusio handiko fase honetan ere. Gure teknikariek arreta handiz hautatutako proposamen guztiak aurkezten dizkizugu, zure bizitokia zure etxe bihur dezazun.

PERTSONALIZAZIO-PROGRAMA

Zure eskura jartzen dugun pertsonalizazio-programaren bidez, zure etxea eraikitzeko eta dekoratzeko aurrez hautatu dugun aukera sorta zabalean murgildu ahal izango zara.

Aplikazio horren bidez, eskaintzen dizkizugun akabera eta material desberdinak bistaratu eta aukeratu ahal izango dituzu.

Irudimenak bidea eman dio errealitateari.

NEURRIRA PERTSONALIZATU

Zure beharrak haratago badoaz, pertsonalizaziorako aholkularitza integrala eskaintzen dizugu.

Teknikari batek modu indibidualizatuan emango dizu arreta, eta, horrela, zure beharrak zehaztu ostean, zure neurrirako proiektua sortuko du.

EGITURA

  • Hormigoi armatuzko egitura.

FATXADAK ETA TRENKADAK

  • Kanpoko itxitura, nagusiki, honako hauek osatuko dute: bistako adreuiluak, zeramika aireztatuak, isolamendu termikoak, adreilu zulatuak eta barneko estradosak, igeltsu ijeztuzko trenkaden bidez.
  • Barne-banaketa igeltsu ijeztuzko trenkada bidez egingo da.
  • Etxebizitzen eta zona komunen arteko separazioa adreilu akustiko bidez gauzatuko da. Adreilu hori bi aldeetatik estalita egongo da igeltsu ijeztuzko oholtzen bidez, indarrean dagoen araudia betetzeko.

KANPOKO AROTZERIA

  • Kanpoko arotzeria PVCzkoa izango da, eta beira bikotzeko eta ganbera deshidratatuko beirate termikoa izango du. Kolore biko akabera, barnealdetik zuria.
  • Block erako pertsianak, isolamendu eta guzti.

BARRUKO AROTZERIA

  • Etxebizitzara sartzeko ate blindatua, hiru puntuko segurtasun-mekanismoa eta behatxuloa dituena.
  • Logela eta bainugeletan ate lauak, zuriz lakatuak edo haritz-akabera dutenak, altzairu herdoilgaitzezko eskulekuarekin.
  • Sukaldean eta egongelan ate beiratedunak eta altzairu herdoilgaitzezko eskulekua.
  • Etxebizitzek armairuak izango dituzte, barrutik apalez eta tiraderaz hornituak. Gela bakoitzean armairu bat. Akabera lakatua, bi diseinu eta koloreren artean aukeratu beharrekoa.
  • Orotariko giltzak.

ZOLADURAK

  • Gela guztiak, sukaldea, bainugelak eta komunak izan ezik, zoru ijeztu bidez zolatuko dira, morteroko sendogarriaren gainean jarria, eta talka-kontrako xafla izango dute.
  • Komunetan, bainugeletan eta sukaldean, Keraben markako goi-mailako kalitateko baldosa zeramikoa jarriko da.

PINTURA

  • Pintura plastiko lisoa paramentu bertikaletan eta horizontaletan. Sustatzaileak proposatutako zenbait aukeren artean hautatzeko.

SUKALDEAK

  • Sukaldeak guztiz hornituta emango dira Logos markako altzari altu eta baxuekin —aldez aurretik zenbait aurrealderen artean hautatu beharko da—, portzelanazko gainaldearekin eta Balay markako etxetresna elektrikoekin.
  • Alikatatua paramentu bertikaletan eta lurzoruetan, Keraban markako maila goreneko kalitateko zeramika bidez.

BAINUGELAK

  • Roca markako aparatu sanitarioak, zuriak, Meridian Compact seriekoak.
  • Roca markako Princess serieko bainuontzia.
  • Dutxako platera estrazapala, zuria, Roca markakoa, Stonexeko Terran seriekoa.
  • Dutxetan zutabe termostatikoa, Roca markako Victoria T, eta gainerako piezetan aginte bakarreko txorrotak, Roca markakoak.
  • Roca markako konketen artean hautatzeko (zenbait akabera):
    • Tiradera-altzaria (VICTORIA BASIC UNIK edo antzekoa), konketa integratua duena.
    • Konketa (ALTER ROUND edo antzekoa), gainalde hidrofugoaren gainean.
  • Roca osagarriak: LUNA ispilua eta Starligth ezarkina.
  • Alikatatua paramentu bertikaletan eta lurzoruetan, Keraban markako maila goreneko kalitateko zeramika bidez.

SABAIAK

  • Igeltsu ijeztuzko sabai aizuna bainugeletan, komunetan, sukaldeetan, korridoreetan eta ezkaratzetan, baita geletako zati jakin batzuetan ere, instalazioak pasatzea ahalbidetzeko.
  • Bistako hormigoia garajeetako sabaietan.

BEROKUNTZA ETA UR BERO SANITARIOA

  • Aluminiozko banako erradiadore modularrak instalatuko dira berokuntza izango duten gela guztietan. Berokuntza-sistema egongelan kokatutako banako kronotermostato bidez kontrolatuko da.
  • Erradiadore moduko toalla-euskarria gela hezeetan.
  • Galdara zentralizatu bidezko berokuntza-sistema eta etxeko ur beroa.

ENERGIA BERRIZTAGARRIAK

  • Etxeko ur beroa sortzeko aerotermia erabiliko da, energia berriztagarri gisa.

ELEKTRIZITATEA ETA TELEKOMUNIKAZIOAK

  • Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoaren araberako instalazio elektrikoa.
  • Espazio komunetako argiztapena presentzia-detektagailuen eta LED argien bidez jarriko da abian.
  • Niessen mekanismo elektrikoak, SKY modeloa edo antzekoa, zuria.
  • Bideo-atezainaren instalazioa.
  • Logela guztietan, egongelan eta sukaldean irrati eta telebistarako puntuak instalatuko dira.
  • Telefonia-instalazioa zenbait operadorerentzat aurreikusita dago, eta etxebizitzako logela guztietan, egongelan eta sukaldean daude telefono-puntuak.

GARAJEAK

  • Leundutako hormigoizko zolatako akabera, aireztapen artifiziala eta su-detektagailuak; hori guztia proiektu espezifikoaren arabera. Garajeetatik instalazioak pasatu ahal izango dira (aireztapena, ur-harguneak, suteen kontrako instalazioak, hustubideak eta abar).
  • Garaje itxiak, ate metalizatua, argi-puntua eta entxufea dutenak.

PERTSONALIZAZIOA

  • Aurreko ataletako batzuetan —BARRUKO AROTZERIA, SUKALDEAK, BAINUGELAK, KOMUNAK, eta abar— adierazten diren elementuak OINARRIZKO kalitatekoak dira eta sustatzaileak gauzatuko ditu.
  • Hala ere, PERTSONALIZAZIO programa bat dago, eta programa horren bidez bezeroak hautatu ahal izango du sustatzaileak aurrez hautatutako zenbait proposamenen artean, eta aukera emango du etxebizitzako egonaldi bakoitzaren barruan akabera eta/edo pakete estandarizatu batzuk hautatzeko, batzuk oinarrizko prezioan sartuta eta beste batzuk kostu erantsiarekin.
  • Eta pertsonalizazio-aholkularitza integrala eskaintze aldera, sustatzaileak esleitzen duen teknikari baten arreta indibidualizatua kontrata daiteke, bezeroak eskatutako aldaketak aztertzeko eta planteatzeko. Etxebizitzaren banaketa eta instalazioak pertsonalizatzeko zerbitzua kontratatzeko aukera eskaintzen da, abiapuntuko kostu bat eta aldaketen kostua nork bere gain hartuz.
Adeitasun bulegoa:
Calle Andres Larrazabal, 2
48930, Getxo - Las Arenas, Bizkaia
944 541 072

Calle Jesus María Leizaola, 48640 Berango, Bizkaia

  • Metro
  • Autobusa
  • Futbol zelaia
  • Ikastolak
  • Merkataritza Gunea
  • Udaletxea
  • Kultura-gunea
INFORMAZIOA OSATU NAHI BADUZU, DESKARGATU KATALOGOA
Katalogo

Interesa izan dezake...

Informazio gehiago

Bidal iezaguzu zure kontsulta eta ahalik eta azkarren jarriko gara zurekin harremanetan.

Jarrai gaitzazu...
Eskatu informazio gehiago
Harpidetu gure newsletterra!

Harpidetu eraikuntzaren sektoreko azken berrien eta gure eskaintza eta promozio guztien berri izateko.