Hizkuntza
Aurkitu gaitzazu:
Eskoriatza

Elorreta Bizigunea

2008

 

Arrasatetik 8 kilometrora soilik, Elorreta bizigunea.Etxebizitzak natura-ingurune paregabean, bistarik onenarekin eta ezaugarri GUZTI hauekin: 4 gela, 4 bainugela, txokoa, garaje itxia eta 200 m²-ra arteko lorategia.

 

ZIMENDUAK ETA EGITURA

  • Zimendatze-lauza eta zapata isolatuak kasuak kasu.
  • Solairu norabide bakarrekoak etxebizitzetarako eta hormigoi armatuzko lauza terrazetarako.

FATXADAK ETA TABIKEAK

  • Itxitura bistako adreiluzko fabrikaz, harri naturalez estalitako adreilu zeramikoz eta zarpiatu pintatuz osatua, fatxadaren zati desberdinen arabera. Halaber, isolamendu termikodun aire-ganbera izango du eta estradosa matxetoi adreilu huts bikoitzez egindako tabikearekin.
  • Etxebizitzen barne-banaketa zeramikazko adreilu huts bikoitzezko tabikearekin egingo da, eta etxebizitzak banantzeko aurpegi batean zarpiatutako adreilu huts bikoitzezko tabike bikoitza eta harri-zuntzezko manta erabiliko da.
  • Hormak eta sabaiak pintatzeko bista oneko igeltsuz proiektatuko dira, alikatatzeko prestatutako hormak izan ezik, zarpiatu talotxatuaren gainean joango baitira bainugela, komun eta sukaldeetan.

KANPOKO AROTZERIA

  • Iroko-zurezko arotzeria, beira bikoitzekin eta aire-ganberarekin (6/ganbera/6).
  • Pribatutasuna aluminiozko pertsiana bilgarrien eta Iroko-zurezko leiho-oholen bidez bermatuko da goiko oinean.

BARNEKO AROTZERIA

  • Etxebizitzen sarrerako ateek zurezko akabera izango dute, eta hiru puntuko segurtasun-itxiera eta ehatxuloa. Etxebizitza barruko pasaerako ateek haritzezko akabera izango dute, eta letoizko heldulekuak eta burdineria. Egongelan eta sukaldean beira zeharrargia izango dute.
  • Horma-armairuek haritz-zurez edo lakatuta akaberako ate leunak izango dituzte, barnealdean melaminaz estaliak egongo dira eta apalak, zintzilikatzeko barra eta tiraderak izango dituzte, sustatzaileak hautatutako diseinuaren arabera.

SABAIAK

  • Ijetzitako igeltsuzko sabai aizuna banatokian, atondoan eta bainugeletan eta gainerako geletako toki jakin batzuetan, instalazioak errazago igarotzeko.

PINTURA

  • Pintura plastiko lisoa paramentu bertikal eta horizontaletan.

COCINA

  • Sukaldea goiko eta beheko altzariz hornituko da, baita ¨Silestone¨sukalde-gainekoaz ere.
  • Sukaldea hornituta egongo da: arropa-garbigailua, ontzi-garbigailua, altzairu herdoilgaitzezko harraska, ke-kanpaia, bitrozeramikazko plaka, labe elektrikoa, hozkailua eta mikrouhin - labea.

BAINUGELAK ETA KOMUNAK

  • Higiene-ontziak portzelanazkoak izango dira, Roca markakoak, zuriak, Meridian seriekoak.
  • Bainugela nagusiko konketa altzarian sartzekoa izango da, Roca markakoa, konketa-gainekoa eta guzti.
  • Bainuontzia burdinurtuzkoa izango da, Roca markakoa, zuria, Haiti modeloa.
  • Dutxa-platera Roca markakoa izango da, zuria, Malta seriekoa.
  • Txorrotak aginte bakarrekoak izango dira, Grohe markakoak, Eurodisc seriekoak.

TERRAZAK ETA ESTALKIAK

  • Estalkiaren egitura zur laminatuzkoa izango da, eta arrastel gaineko teila zeramikoz estaliko da, dagokion isolamenduarekin.
  • Terrazaren estaldura gres irristagaitzezko baldosaz egingo da.

ZOLADURAK ETA ALIKATATUAK

  • Komun, bainugela eta sukaldeko zoladurak eta alikatatuak lehen kalitateko gresezko baldosaz eginak izango dira.
  • Logela, korridore eta egongeletan, zurezko akabera edo paramentu ijeztua dutenak izango dira.

TRASTELEKU, GELA MOLDAGARRIAK, TXOKO ETA GARAJEAK

  • Zoladurak gresezko baldosaz eginak izango dira.
  • Pintura plastiko lisoa paramentu bertical eta horizontaletan.
  • Garajeetan, ibilgailuuen sarbideak irekitze motorizatutako metalezko ateak izango dituzte

BEROKUNTZA

  • Banako gas-galdara itxia, metagailuarekin, berokuntzarako eta ura berotzeko.
  • Domotika bidez kontrolatutako sistema eta aluminiozko erradiadoreak.
     .

TELEKOMUNIKAZIOAK

  • Komunitatearena izango den TB konbentzionalerako eta satelite bidezko digitalerako antena parabolikoa.
  • Bideo-atezainaren irudiak etxebizitza bakoitzeko telebista guztietan ikusi ahal izango dira.
  • Telefonia-instalazioa hainbat operadorerentzat aurreikusita dago (Telefónica eta Euskaltel), eta etxebizitzako logela guztietan, egongelan eta sukaldean daude telefono-puntuak.
  • Barneko datu-sarerako kable egituratuzko aurreinstalazioa, ADSL linea bakarrarekin ordenadore - hartune batean Internetekin konektatzea ahalbidetzen duena.
  • Etxeko telebista-hartune guztietan Digital Plus ikusteko kableriaren aurreinstalazioa.
  • Solairu guztiak bideo - atezaina dute.

ELEKTRIZITATEA

  • Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoaren araberako instalazio elektrikoa.
  • NIESSEN ARCO markako mekanismo elektrikoak.

XURGAPEN ZENTRALIZATUA

  • Xurgapen-unitate zentralak, kanalizazio-sareak, xurgapen-hartuneek eta osagarrien kitak osatutako sistema.

AIRE GIROTUAREN AURREINSTALAZIOA

  • Logeletan eta egongelan multi-split sistema erabili ahal izateko kobrezko tutua eta hustubideak ezarriz osatutako aurreinstalazioa.

TXIMINIAREN AURREINSTALAZIOA

  • Etorkizunean tximinia instalatu ahal izateko kebidearen tutua ezartzea.

PERSONALIZACIÓN

  • Banan-banan emango zaie arreta banaketa, akaberak edo instalazioak aldatzeko proposamenei,batiere indarrean dagoen legeria betetzen badute. Orotariko estretarako proposamen pertsonalizatuak egingo dira ( zoru erradiatzaileak, auto elektrikoetarako kargaguneak, domotika, eta abar)
  • Arotzeriari, zoladurei, pinturari eta armairuei dagokienez, sustatzaileak hainbat aukera eskainiko ditu, bezeroarentzat inongo kosturik izango ez dutenak, pertsonalizazio paketearen barruan.
Adeitasun bulegoa:
Lugaritz Pasealeakua, 21
20018, Donostia, Gipuzkoa
943 31 68 68

Informazio gehiago

Bidal iezaguzu zure kontsulta eta ahalik eta azkarren jarriko gara zurekin harremanetan.

Jarrai gaitzazu...
Eskatu informazio gehiago
Harpidetu gure newsletterra!

Harpidetu eraikuntzaren sektoreko azken berrien eta gure eskaintza eta promozio guztien berri izateko.