Hizkuntza
Aurkitu gaitzazu:
Durango

San Roke Barria

AURRERA GOAZ, 75 FAMILIAK ETA GEHIAGOK BEREN ETXEBIZITZA AUKERATU DUTE SAN ROKE BARRIA n

Oraindik aukera interesgarriak dituzu Durangoko sustapen honetan.

2 logela, garaje bikoitz irekia eta trastelekua barne, 266.000 €-tik aurrera + BEZ
3 logela, garaje bikoitz irekia eta tarstelekua barne, 316.000 €-tik aurrera + BEZ

Bideo berri honetan etxebizitza berriak ezagutzera gonbidatzen zaitugu.

2, 3 eta 4 logelako etxebizitza berriak guztiz hornituak, sukaldea, armairuak gela bakoitzean eta terraza zoragarriak dituztenak.

Eraikinaren konfigurazioari esker, terrazak dira protagonista nagusiak, duten zabaltasunagatik eta erosotasunagatik.

Gainera, eraikinak aisialdirako aukera ezberdinak eskaintzen dituzten gune zabalak ditu: gimnasioa eta pilates gunea, coworking gune bat, ludoteka bat eta bizikleta gordetzeko gela praktiko bat.

Berdeguneak, bidegorri praktikoak eta zerbitzu eta komunikazio guztiak dituen ingurune batean kokatuta dago.

Erreserbatu zure hitzordua!

Ezaugarri nagusiak

Garaje
Horma-armairuak
Sukalde hornituak
Terraza zabalak
Gimnasio
Merkataritza-zona
Parke
Zona berdea
II Fasea
Etxebizitza Solairua Logelak Bainugelak Etxebizitza azalera Terraza Prezioa Planoak
P4-2.C-3.C-4.C 2.-3.-4. 3 2 80,05 m² 9,70 m² desde 331.000 €-tik
P4 - 6.A 6. 2 2 69,66 m² 27,70 m² A consultar
P4 - 6.B 6. 2 2 70,51 m² 28,20 m² A consultar
P5 - 1.C 1. 3 2 87,13 m² 23,47 m² 326.000 €
P5 - 2.A-3.A-4.A 2.-3.-4. 3 2 83,25 m² 9,25 m² desde 326.000 €-tik
P5-2.C-3.C-4.C 2.-3.-4. 3 2 87,13 m² 8,00 m² desde 356.000€-tik (2ºC RESERVADO)
P5 - 5.A 5. 2 2 75,59 m² 17,50 m² A consultar
P5 - 5.C 5. 2 2 66,80 m² 25,55 m² A consultar
P5 - 6.A 6. 3 2 85,36 m² 23,70 m² A consultar
P5 - 6.B 6. 3 2 80,48 m² 28,60 m² A consultar
P6 - 1.B-2.B 1.-2. 3 2 84,49 m² 12,55 m² desde 331.000 €-tik
P6 - 6.B 6. 4 2 89,35 m² 28,28 m² A consultar
I Fasea
Etxebizitza Solairua Logelak Bainugelak Etxebizitza azalera Terraza Prezioa Planoak
P2 - 6.B 6. 3 2 85,36 m² 23,70 m² A consultar

Zure etxea, zure ametsak, zure beharrak.

Zure etxebizitza erosteko egin beharreko urrats guztietan lagundu nahi dizugu, baita ilusio handiko fase honetan ere. Gure teknikariek arreta handiz hautatutako proposamen guztiak aurkezten dizkizugu, zure bizitokia zure etxe bihur dezazun.

PERTSONALIZAZIO-PROGRAMA

Zure eskura jartzen dugun pertsonalizazio-programaren bidez, zure etxea eraikitzeko eta dekoratzeko aurrez hautatu dugun aukera sorta zabalean murgildu ahal izango zara.

Aplikazio horren bidez, eskaintzen dizkizugun akabera eta material desberdinak bistaratu eta aukeratu ahal izango dituzu.

Irudimenak bidea eman dio errealitateari.

 

 

Personalizatu zure etxea

NEURRIRA PERTSONALIZATU

Zure beharrak haratago badoaz, pertsonalizaziorako aholkularitza integrala eskaintzen dizugu.

Teknikari batek modu indibidualizatuan emango dizu arreta, eta, horrela, zure beharrak zehaztu ostean, zure neurrirako proiektua sortuko du.

EGITURA

  • Hormigoi armatuzko egitura.

FATXADAK ETA TRENKADAK

  • Kanpoko itxitura gehienean zeramika aireztatuzkoa izango da, isolamendu termikoa izango du, adreilu zeramikoa eta igeltsu ijeztuzko trenkada bidezko barneko trasdosatua.
  • Barne-banaketa igeltsu ijeztuzko trenkada bidez egingo da.
  • Etxebizitzen eta zona komunen arteko bereizketak indarrean dagoen araudia betetzeko moduan gauzatuko dira; horretarako, adreilu zeramikoa erabiliko da, alde bietan igeltsu ijeztuzko plakaz estalia.

KANPOKO AROTZERIA

  • PVCzko kanpoko arotzeria eta beira-plaka bikoitzeko beira termikoa, aire-ganberarekin.
  • Kolore biko akabera, barnealdetik zuria.
  • Block erako pertsianak, isolamendu eta guzti.

BARNEKO AROTZERIA

  • Etxebizitzetara sartzeko ateak blindatuak izango dira eta segurtasuneko hiru puntuko itxiera izango dute.
  • Orotariko giltzak.
  • Barneko pasaerako ateak kolore zuriz lakatuak edo haritzez akabatuak izango dira, eta altzairu herdoilgaitzezko heldulekua izango dute.
  • Ate beiradunak egongelan, sukaldean eta atondoan.
  • Etxebizitzak armairuz hornituta egongo dira; ate lakatuak izango dituzte, barrutik apalez eta tiraderaz akabatuak. Armairu bat logela bakoitzean.

ZOLADURAK

  • Gela guztiak, sukaldea, bainugelak eta komunak izan ezik, zoru ijeztu bidez zolatuko dira, morteroko sendogarriaren gainean ezarria, eta talka-kontrako xafla izango dute.
  • Komunetan, bainugeletan eta sukaldean 1. kalitateko baldosa zeramikoa jarriko da.
  • Ezkaratz eta eskaileretako estaldura 1. kalitateko materialekin egingo da.

SABAIAK

  • Igeltsu ijeztuzko sabai aizuna etxebizitzako gela guztietan.
  • Bistako hormigoia garajeetako sabaian.

PINTURA

  • Etxebizitzen barnealdean pintura plastiko lisoa paramentu bertikaletan eta sabaietan.

SUKALDEAK

  • Sukaldeak guztiz ekipatuta entregatuko dira: goiko altzariak, behekoak, Logos etxearen Aqua modelokoak, eta Balay markako etxetresna elektrikoak edo antzekoak.
  • Alikatatua paramentu bertikaletan, 1. mailako kalitateko zeramika bidez.

BAINUGELAK ETA KOMUNAK

  • Alikatatua paramentu bertikaletan, 1. mailako kalitateko zeramika bidez.
  • Roca markako aparatu sanitarioak, zuriak, Meridian Compact seriekoak edo antzekoak.
  • Roca markako altzairuzko bainuontzia, hondo irristagaitzekoa, zuria, Princess seriekoa edo antzekoa.
  • Dutxa-plater estralaua, zuria.
  • Txorrota termostatikoak dutxetan.
  • Aginte bakarreko txorrotak pieza guztietan.

BEROKUNTZA ETA ETXEKO UR BEROA

  • Aluminiozko banako erradiadore modularrak instalatuko dira berokuntza izango duten gela guztietan.
  • Erradiadore moduko toalla-euskarria gela hezeetan.
  • Berokuntza-sistema egongelan kokatutako banako kronotermostatoaren bidez kontrolatuko da.
  • Etxeko ur beroa eta berokuntza-ura galdara zentralizatuaren bidez sortuko da.

ENERGIA BERRIZTAGARRIAK

  • Iturri berriztagarrietatik datorren energia-ekarpena, legeak ezartzen duena betez.
  • Aerotermia edo, halakorik ezean, eguzki-energia termikoa erabiliko da etxeko ur beroa sortzeko.
  • Energia-kalifikazioa: A letrakoa.

ELEKTRIZITATEA ETA TELEKOMUNIKAZIOAK

  • Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoaren araberako instalazio elektrikoa.
  • Espazio komunetako argiztapena presentzia-detektagailuen bidez jarriko da abian eta kontsumo txikiko luminariak izango ditu.
  • Mekanismo elektriko zuriak, Schneider seriekoak edo antzekoak. 
  • Bideo-atezainaren instalazioa.
  • Logela guztietan, egongelan eta sukaldean irrati eta telebistarako puntuak instalatuko dira.
  • Telefonia-instalazioak etxebizitzako logela guztietan, egongelan eta sukaldean ditu telefono-puntuak.

GARAJEAK

  • Leundutako hormigoizko zolatako akabera, aireztapen artifiziala eta su-detektagailuak; hori guztia proiektu espezifikoaren arabera. Garajeetatik instalazioak pasatu ahal izango dira (aireztapena, ur-harguneak, suteen kontrako instalazioak, hustubideak eta abar).
  • Garaje itxietan, ate metalikoa eta argi-puntua.
  • Ibilgailu elektrikoak kargatzeko aurreinstalazioa, indarrean dagoen araudiaren arabera.

PERTSONALIZAZIOA

  • Aurreko atal batzuetan (BARNEKO AROTZERIA, SUKALDEAK, BAINUGELAK ETA KOMUNAK…) bildutako informazioa sustatzaileak egikarituko dituen OINARRIZKO kalitateei dagokiena da.
  • Hala ere, PERTSONALIZAZIO-PROGRAMA bat ere badaukagu, bezeroari sustatzaileak aurrez hautatutako zenbait proposamenen artean hautatzeko aukera eskaintzeko. Etxebizitzako gela bakoitzaren barruan akabera eta/edo pakete estandarizatu batzuk hautatzeko aukera izango du. Horietako batzuk oinarrizko prezioaren barruan daude eta beste batzuek kostu gehigarria dute.
  • Eta pertsonalizazio-aholkularitza integrala nahi izanez gero, bana-banako arreta kontrata daiteke sustatzaileak esleitutako teknikari batekin, bezeroak eskatutako aldaketak aztertu eta plantea ditzan. Zerbitzu bakoitza banan-banan kontratatzeko aukera eskaintzen da, abiapuntuko kostua gehi aldaketei dagokiena bere gain hartuta:
    • Etxebizitzaren banaketaren eta instalazioen pertsonalizazioa.

OHAR OROKORRAK

  • Kalitateen memoria honetan deskribatutakoa aurrerapen edo aipamen moduan egin da; izatez, arrazoi teknikoak direla medio, proiektua egin duten arkitektoek eta obra-zuzendariek interpretatu edo erabaki beharko dituzte egin daitezkeen aldaketak eta gauzatze-arauak, betiere aditzera emandako kalitateen kalterik gabe.
  • Ohartarazi nahi da solairuen planoetan zehazten diren zutabeen dimentsioak sekzio estandarra duela, eta dimentsio hori handitu ahal izango dela etxebizitza kokatzen den solairuaren altueraren arabera eta instalazioen pasabidearen arabera. Era berean, planoetan islatzen ez diren eraikinaren instalazioetarako beste pasabide eta hozkadura batzuk ager daitezke.
  • Teknikari adituen jakituriarekin eta ezagutzarekin egingo da obra, eta beti jarraituko zaio eraikuntza behar bezala egitearen arauari, indarrean dauden arauen perdoiak onartuta.
Adeitasun bulegoa:
Astxiki Kalea, 1
48200, Durango, Bizkaia
946 462 041

Sanrokebide Kalea, 48200 - Durango

  • Ikastolak
  • Euskotren
  • Merkataritza gunea
  • Parke

Informazio gehiago

Bidal iezaguzu zure kontsulta eta ahalik eta azkarren jarriko gara zurekin harremanetan.

Jarrai gaitzazu...
Eskatu informazio gehiago
Harpidetu gure newsletterra!

Harpidetu eraikuntzaren sektoreko azken berrien eta gure eskaintza eta promozio guztien berri izateko.