Hizkuntza
Aurkitu gaitzazu:
Beasain

Errekarte R2

AMESTU LEKU BAT… ERREKARTEN ERAIKITZEN ARI GARA

Ingurunearekin, eta hurbil nahi dituzun pertsonekin, bizitzeko toki paregabea.

Beasainen guztiz hornituta dauden eta xehetasun guztiak dituzten 2, 3 eta 4 logelako 33 etxebizitzako sustapena.

Atseden hartzeko, ilusioa pizteko, barre egiteko, negar egiteko, hazteko… Zure ametsak bete ahal izateko etxea.

Ezaugarri nagusiak

Garaje itxita
Horma-armairuak
Sukalde hornituak
Terraza zabalak
Bidegorri
Kultura-zona
Zona berdea

Zure etxea, zure ametsak, zure beharrak.

Zure etxebizitza erosteko egin beharreko urrats guztietan lagundu nahi dizugu, baita ilusio handiko fase honetan ere. Gure teknikariek arreta handiz hautatutako proposamen guztiak aurkezten dizkizugu, zure bizitokia zure etxe bihur dezazun.

PERTSONALIZAZIO-PROGRAMA

Zure eskura jartzen dugun pertsonalizazio-programaren bidez, zure etxea eraikitzeko eta dekoratzeko aurrez hautatu dugun aukera sorta zabalean murgildu ahal izango zara.

Aplikazio horren bidez, eskaintzen dizkizugun akabera eta material desberdinak bistaratu eta aukeratu ahal izango dituzu.

Irudimenak bidea eman dio errealitateari.

NEURRIRA PERTSONALIZATU

Zure beharrak haratago badoaz, pertsonalizaziorako aholkularitza integrala eskaintzen dizugu.

Teknikari batek modu indibidualizatuan emango dizu arreta, eta, horrela, zure beharrak zehaztu ostean, zure neurrirako proiektua sortuko du.

FATXADAK ETA TRENKADAK

  • Kanpoko itxitura gehienean zeramika aireztatuzkoa izango da, isolamendu termikoa izango du, adreilu zuloduna, ez trinkoa eta igeltsu ijeztuzko trenkada bidezko barneko trasdosatua.

  • Barne-banaketa igeltsu ijeztuzko trenkaden bidez egingo da.
  • Etxebizitzen eta zona komunen arteko separazioa adreilu akustikoaz gauzatuko da. Trikotea bi aldeetatik estalita egongo da igeltsu ijeztuzko oholtzen bidez, indarrean dagoen araudia betetzeko.

KANPOKO AROTZERIA

  • PVCzko kanpoko arotzeria, eta beira bikoitzeko sistema termikoa aire-ganbera deshidratatuaz. Bi koloretako akabera, barnealdea zuria. 
  • Block motako pertsianak, isolamendua barne.

BARNEKO AROTZERIA

  • Etxebizitzara sartzeko ate blindatua, hiru segurtasun-itxigailurekin eta ikuszuloa.
  • Ate lisoak logela eta bainugeletan, akabera lakatu zuriak edo haritz-akaberakoak, altzairu herdoilgaitzezko heldulekuarekin.
  • Ate beiradunak sukaldean eta egongelan, akabera lakatu zuriak edo haritz-akaberakoak altzairu herdoilgaitzezko heldulekuarekin.
  • Etxebizitzek armairuak izango dituzte, barrutik apalez eta tiraderaz hornituak. Armairu bat logela bakoitzean. Akabera lakatua, bi diseinu eta koloreren artean erabakitzeko aukera.
  • Orotariko giltzak.

ZOLADURAK

  • Gela guztiak —sukaldeak, bainugelak eta komunak izan ezik—zoru ijeztu bidez zolatuko dira. Zorua morteroko sendogarriaren gainean ezarriko da, eta talka-kontrako xafla ipiniko da.
  • Komunetan, bainugeletan eta sukaldean, Keraben markako maila goreneko kalitateko baldosa zeramikoa jarriko da.

PINTURA

  • Pintura plastiko lisoa paramentu bertikaletan eta horizontaletan. Sustatzaileak proposatutako zenbait aukeren artean hautatzeko.

SUKALDEAK

  • Sukaldeak guztiz ekipatuta entregatuko dira: goiko altzariak, behekoak, Logos markakoak, portzelanazko gainaldearekin eta Balay markako etxetresna elektrikoak.
  • Alikatatua paramentu bertikaletan eta lurzoruetan Keraben markako maila goreneko kalitateko zeramika bidez.

BAINUGELAK ETA KOMUNAK

  • Roca markako aparatu sanitarioak, zuriak, Meridian Compact seriekoak.
  • Roca markako bainuontzia, Princess seriekoa.
  • Roca markako dutxa-plater estralaua, zuria, Stonex materialezko Terran seriekoa.
  • Roca markako Victoria T zutabe termostatikoa dutxetan eta Roca markako aginte bakarreko txorrotak gainerako piezetan.
  • Hauta daitezkeen Roca konketaren aukerak (hainbat akabera):
    • VICTORIA BASIC UNIK modeloa (altzaria eta konketa).
    • ALTER ROUND modeloko konketa SAVANA gainalde hidrofugoaren gainean.
  • Roca osagarriak: LUNA ispilua eta Starlight pareta-argia.
  • Alikatatua paramentu bertikaletan eta lurzoruetan, Keraben markako 1. kalitateko zeramika bidez.

SABAIAK

  • Igeltsu ijeztuzko sabai aizuna bainugeletan, komunetan, sukaldeetan, korridoreetan eta ezkaratzetan, baita geletako zati jakin batzuetan ere, instalazioak pasatzea ahalbidetzeko.
  • Bistako hormigoia garajeetako sabaietan.

BEROKUNTZA ETA UR BERO SANITARIOA

  • Aluminiozko banako erradiadore modularrak instalatuko dira berokuntza izango duten gela guztietan. Berokuntza-sistema egongelan kokatutako banako kronotermostatoen bidez kontrolatuko da.
  • Erradiore moduko toalla-euskarria gela hezetan.
  • Banako galdaren bidez sortuko da berokuntza.

ENERGIA BERRIZTAGARRIAK

  • Legeak ezarritako maximora kalkulatutako aerotermia.
  • Energia berriztagarriaren erabilera maximora optimizatutako UBSa produzitzeko.

ELEKTRIZITATEA ETA TELEKOMUNIKAZIOAK

  • Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoaren araberako instalazio elektrikoa.
  • Espazio komunetako argiztapena presentzia-detektagailuen eta kontsumo txikiko argiteriaren bidez jarriko da abian.
  • Niessen mekanismo elektrikoak.
  • TB konbentzionalerako eta satelite bidezko digitalerako antena parabolikoa, 5 programa digital hartu eta banatuko dituena.
  • Bideo-atezainaren instalazioa.
  • Logela guztietan, egongelan eta sukaldean irrati eta telebistarako puntuak instalatuko dira.
  • Telefonia-instalazioa zenbait operadorerentzat aurreikusita dago, eta etxebizitzako logela guztietan, egongelan eta sukaldean daude telefono-puntuak.

GARAJEA

  • Leundutako hormigoizko zolatako akabera, aireztapen artifiziala eta su-detektagailuak; hori guztia proiektu espezifikoaren arabera. Garajeetatik instalazioak pasatu ahal izango dira (ur-harguneak, suteen kontrako instalazioak, hustubideak eta abar).
  • Garaje itxiak, ate metalizatua, argi-puntua eta entxufea dutenak.

PERTSONALIZAZIOA

  • Aurreko ataletako batzuetan —BARRUKO AROTZERIA, SUKALDEAK, BAINUGELAK, eta abar— adierazten diren elementuak OINARRIZKO kalitatekoak dira eta sustatzaileak egikarituko ditu.
  • Hala ere, PERTSONALIZAZIO programa bat dago, eta programa horren bidez bezeroak hautatu ahal izango du sustatzaileak eskainitako hainbat proposamenen artean, eta aukera emango du etxebizitzako egonaldi bakoitzaren barruan akabera eta/edo pakete estandarizatu batzuk hautatzeko, batzuk oinarrizko prezioan sartuta eta beste batzuk kostu erantsiarekin.
  • Eta pertsonalizazio-aholkularitza integrala eskaintze aldera, sustatzaileak esleitzen duen teknikari baten arreta indibidualizatua kontrata daiteke, bezeroak eskatutako aldaketak aztertzeko eta planteatzeko. Zerbitzu bakoitza banan-banan kontratatzeko aukera eskaintzen da, eta, horretarako, abiapuntuko kostuaz gain, aldaketen kostua ere hartu beharko du norberak bere gain:
    • Etxebizitzaren banaketaren eta instalazioen pertsonalizazioa.

    • Akaberen pertsonalizazioa, hornitzailearen azalpenean aurkezten diren alternatibak aukeratuta.
Adeitasun bulegoa:
Nafarroa Etorbidea, 16
20200, Beasain, Gipuzkoa
943 302 913

Errekarte Kalea - 20200 Beasain, Gipuzkoa

  • Renfe Trena
  • Autobusa
  • Polikiroldegia
  • Futbol zelaia
  • Ikastolak
  • Merkataritza gunea
  • Aisialdirako gunea

Interesa izan dezake...

Informazio gehiago

Bidal iezaguzu zure kontsulta eta ahalik eta azkarren jarriko gara zurekin harremanetan.

Jarrai gaitzazu...
Eskatu informazio gehiago
Harpidetu gure newsletterra!

Harpidetu eraikuntzaren sektoreko azken berrien eta gure eskaintza eta promozio guztien berri izateko.