Datuak babesteko politika
Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrari eta Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/20018 Lege Organikoari jarraikiz, pribatutasun-politika hau datu pertsonalen tratamenduei aplikatzen zaie, Construcciones Sukia Eraikuntzak SLk —aurrerantzean, SUKIA— haien arduradun gisa egiten dituenei, bezeroek, hornitzaileek, langileek eta erabiltzaileek pertsonalki zein webgunearen edozein ataletan eskatuta ematen dituzten datuei dagokienez.
Politika honen terminoekin ados ez bazaude, ez sartu webgunean eta ez erabili gure zerbitzuak edo produktuak. Pribatutasun-politika hau ez zaio aplikatzen hirugarrenen beste ezein produktu, zerbitzu edo jarduerari.
ZURE DATU PERTSONALEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA
Izen soziala: Construcciones Sukia Eraikuntzak SL
Tel.: 943316868
Helbidea: Lugaritz pasealekua 21, 20018 Donostia, Gipuzkoa
IFZ: B20040598
E-posta: lopd@sukia.com
DATUEN TRATAMENDUAREN HELBURUAK
Zure datu pertsonalak SUKIAren jarduera nagusiari dagozkion erosteko eta saltzeko eskaintzak kudeatzeko eta administratzeko helburu generikoarekin erabiliko dira, eta espezifikoki:
- SUKIAk merkaturatzen dituen produktuak erosteko zein saltzeko eskaintzak kudeatzeko eta administratzeko.
- Bezeroak, bezero potentzialak edo hornitzaileak egin dituen informazio-eskabideei erantzuteko.
- Webgunearen erabiltzaileekin komunikatzeko eta gure web-orriaren harremanetarako inprimakien bitartez (mezu elektronikoak, telefono-deiak eta abar barne) egiten dizkiguten eskabideei, komentarioei eta galderei erantzuteko.
Zure datu pertsonalak ez ditugu tratatuko arestian deskribatutakoez bestelako beste edozein helburutarako, legeak ezartzen duenean edo errekerimendu judizialen bat dagoenean izan ezik.
HONELA LORTZEN DITUGU ZURE DATUAK
SUKIAk iturri hauetatik lortzen ditu zure datuak:
- Informazioa eskatzen duzunean, gurekin produktuak eta/edo zerbitzuak kontratatu eta mantentzen dituzunean, bai zuzenean bai zeharka, zerorrek ematen diguzun informazioa. Adibidez, kontsulten, eskaintza-eskaeren edo erosketa-aginduen bitartez.
- Informazio-iturri irekiak, hala nola egunkari eta aldizkari ofizialak, erregistro publikoak, administrazio publikoen ebazpenak, telefono-gidak, lanbide-elkargoetako kideen zerrendak, datuak argitaratu dituzten zerrenda sektorialak, iruzurraren prebentziorako zerrenda ofizialak, sare sozialak eta Internet, eta zure datuak SUKIAri lagatzeko adostasuna eman diezun hirugarren enpresak.
Bereziki, tratatuko ditugun datuak kategoria hauetakoak izango dira: identifikazio-datuak eta merkataritza-informazioa.
DATUAK ZENBAT DENBORAZ MANTENTZEN DITUGUN
Zure datu pertsonalak blokeatu egingo dira bildu ziren helbururako beharrezko izateari uzten diotenean, eta soil-soilik Epaile eta Auzitegien, Fiskaltzaren edo Administrazio Publiko eskudunen eskueran geratuko dira, datuak babesteko agintaritzen eskueran bereziki, tratamenduaren ondorioz sor litezkeen erantzukizunez arduratzeko, horien preskripzio-epea indarrean dagoen bitartean. Epe hori beteta, SUKIAk ezabatu egingo ditu zure datuak.
DATUAK LAGATZEA
SUKIAk hauei besterik ez dizkie jakinaraziko zure datu pertsonalak:
- Erakunde Publiko eskudunei. Zerga Agentziari, Epaileei eta Auzitegiei, SUKIA legez behartuta dagoenean horiek ematera.
- SUKIAk lankidetzan jarduten du zenbait zerbitzu-hornitzailerekin. Horiek irispidean dituzte zure datu pertsonalak eta SUKIAren izenean eta haren kontura tratatzen dituzte datu horiek, egiten duten zerbitzu-prestazioaren ondorioz.
HAUEK DIRA ZURE ESKUBIDEAK
Edozein pertsonak eskubidea du SUKIAk egiazta diezaion berari buruzko datu pertsonalen tratamendua egiten ari den ala ez. Bereziki, SUKIAren aurrean egikari ditzakezu eskubide hauek:
- Irispide-eskubidea: interesdunari aukera ematen dio tratatzen ari diren bere datu pertsonalei buruzko informazioa ezagutzeko eta lortzeko.
- Zuzentzeko eskubidea: aukera ematen du akatsak zuzentzeko, datu okerrak edo osagabeak aldatzeko eta tratamenduaren xede den informazioaren ziurtasuna bermatzeko.
- Ezerezteko eskubidea: tratamenduaren xede diren datuak ezerezta daitezen eskatzeko aukera ematen du, beharrezkoak ez direnean.
- Aurka egiteko eskubidea: interesdunaren eskubidea, bere datu pertsonalen tratamendua egin ez dezaten edo bertan behera utz dezaten eskatzeko, arrazoi legitimoak daudenean edo erreklamazioak egikaritzeko edo defendatzeko izan daitezkeenean izan ezik, kasu horretan blokeatuta mantenduko baititugu legezko betebeharrek indarrean jarraitzen duten artean.
- Publizitatea bidaltzeari aurka egiteko eskubidea: interesdunek aurka egin diezaiokete SUKIAk merkataritza-komunikazioak bidaltzeari. Kasu horretan, edozein unetan ezezta dezakezu jakinarazpen horiek jasotzeari emandako adostasuna, jakinarazpenetan horretarako inplementatutako mekanismoa erabilita edo, bestela, idazki bat “Baja” gaiarekin lopd@sukia.com helbidera igorrita.
- Tratamendua mugatzeko eskubidea: inguruabar jakin batzuetan, interesdunek beren datuen tratamendua mugatzeko eskatu ahal izango dute; kasu horretan, erreklamazioak egikaritzeko edo defendatzeko besterik ez dira kontserbatuko.
- Datuak transferitzeko eskubidea: interesdunek eska dezakete eman dizkiguten datuak jasotzeko edo —baldin eta teknikoki egin badaiteke— hautatzen duten beste tratamendu-arduradun bati bidaltzeko, erabilera orokorra eta irakurketa mekanikoa duen formatu egituratu batean.
- Banakako erabaki automatizatuen xede ez izateko eskubidea (profilak egitea barne): ondorioak sortzen dituen edo nabarmen eragiten duen tratamendu automatizatuan oinarritutako erabaki baten xede ez izateko eskubidea.
- Adostasuna kentzeko aukera: halaber, interesdunak eskubidea du eman duen adostasuna edozein unetan kentzeko, eta horrek ez du inongo eraginik bere datuak eman dizkigun unean emandako adostasunean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunean.
Azaldutako eskubideren bat egikaritu nahi baduzu, bidal iezaguzu gutun bat zure datu guztiekin (NAN barne) gure helbidera (Lugaritz pasealekua 21, 20018 Donostia, Gipuzkoa), edo bidali mezu elektroniko bat lopd@sukia.com helbidera.
Kontrol Agintaritzari erreklamazioa aurkezteko aukera:SUKIAk jakinarazten dizu, era berean, eskubidea duzula Datuak Babesteko Espainiako Bulegoari (www.agpd.es) erreklamazioa aurkezteko, baldin eta tratamendua indarreko araudiarekin bat ez datorrela irizten badiozu.