2012.
Errenteriako Udalak Construcciones Sukiari esleitu dio Kaputxinoetako igerileku berrietarako obren gauzatzea. Obra horien zenbatekoa 1.552.093 eurokoa da, eta 18 hilabeteko gauzatze-epea dute.
Instalazio horien bidez, Beraun, Kaputxinoak, Galtzaraborda eta Alabergako biztanleek igerilekuen gune modernoa eta gaurko garaietara egokitua izango dute eskuragarri.
Gune berriak 8.590 m²-ko esparrua hartuko du, eta bertan kanpoko 3 igerileku eraikiko dira. Berdeguneek eta aisiaguneek 5.250 m²-ko hedadura eta 800 lagunentzako edukiera izango dute.
Bidal iezaguzu zure kontsulta eta ahalik eta azkarren jarriko gara zurekin harremanetan.
Harpidetu eraikuntzaren sektoreko azken berrien eta gure eskaintza eta promozio guztien berri izateko.