Hizkuntza
Aurkitu gaitzazu:
Sukia BIMen oinarritutako lankidetza-plataforma bat garatzeko ikerketa-proiektu baten buru da
Aktualitatea

Gure berriak zure esku.

Aurkitu hemen gure gaurkotasunari buruzko informazio nabarmena eta albiste interesgarrienak.

Sukia BIMen oinarritutako lankidetza-plataforma bat garatzeko ikerketa-proiektu baten buru da

CONSTRUCCIONES SUKIA ERAIKUNTZAK ikerketa-proiektu bat gidatzen du, BIMen oinarritutako lankidetza-plataforma bat garatzeko, kostuen kudeaketa integrala denbora errealean egin ahal izateko eraikuntza-prozesuko eragileen artean, eta, horrela, fase guztietako produktibitatea hobetzeko, diseinuaren eta lizitazioaren fasetik exekuzioaren eta ziurtapenaren kontrolera arte.

Construcciones Sukiak, Gamio Denalanek eta Berrilanek BIMLAN proiektuan parte hartzen dute, Tecnaliaren laguntzarekin, ZTBESko agente gisa. Proiektu hau Eusko Jaurlaritzak eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) batera finantzatutako HAZITEK ikerketa-programaren esparruan finantzatzen da. Proiektuaren helburua eraikuntza-proiektuetan kostuen eta lizitazioen kudeaketa optimizatzeko plataforma berri bat garatzea da, BIMen oinarritua eta eragile guztientzat eskuragarri egongo dena

Proiektuaren helburua da eraikuntza-sektorearen eraldaketa digitala erraztea eta haren lehiakortasuna hobetzea, eragile guztiek ingurune teknologiko berean denbora errealean lankidetzan jardutea ahalbidetuko duen tresna bat garatuz, haien baliabideak eta/edo ezagutzak edozein direla ere. Horrela, sektorearen eraldaketa digitala lortzeko dauden oztopo teknologikoak ezabatuko dira. Plataforma horren hedapenari esker, lizitazioaren, kontratazioaren, aurrekontu-kontrolaren eta ziurtapenaren faseei lotutako dokumentazioa eta informazioa zentralizatuko da, eta horien kudeaketa eta ebazpena sinplifikatu eta arinduko dira. Obra gauzatzeko fasean BIM ereduen erabilera enpresa mota guztiek eskuratzeko moduan ezartzeak, proiektu baten aurrekontu-informazioa BIM ereduan integratuz, planoak ez definitzeagatiko eta informazioa eskuratzeagatiko akatsak minimizatzea ahalbidetuko du. Horrekin guztiarekin lortuko da obraren kalitatea eta produktibitatea hobetzea.

Berrikuntzaren aldeko apustu sendoa egin du, ingurune teknologiko berean eragile guztien lankidetza sustatu eta erraztuko duen produktu bat eskaini ahal izateko; bere lanak Europatik datozen korronteekin lerrokatu ditu, eraikuntza-sektorea digitalizatzearen alde baitaude; eta bezeroei balio erantsia emango dien lidergoa eta eskaintza bereizgarria bilatu behar ditu. Horren ondorioz, Construcciones Sukia Eraikuntzak BIMLAN proiektuaren partzuergoaren buru da. Eraikuntza-lanetan duen eskarmentuak azken produktuaren diseinua bideratzen lagunduko du, egungo joerekin bat etor dadin eta tresna sinple eta lagunkoia izan dadin, lankidetza ahalbidetzeko eta parte-hartzaile guztientzat eskuragarri izateko.

Interesa izan dezake...

Harpidetu gure newsletterra!

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.

Jarrai gaitzazu...
Harpidetu gure newsletterra!

Harpidetu eraikuntzaren sektoreko azken berrien eta gure eskaintza eta promozio guztien berri izateko.